Gizartea
Polemika
Maroto: 'Onartezina da jendea kaleko arropekin bainatzea'
Asteburuan, hainbat emakumek guztiz estalita zeudela hartu dute bainua, baita beloarekin ere, Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuetan.
Javier Maroto Gasteizko alkateak Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuak erabiltzeko arauak betetzeko eskatu du eta jendea kaleko arropekin bainatzea galaraztea. Asteburuan, hainbat emakumek guztiz estalita zeudela hartu dute bainua, baita beloarekin ere, Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuetan.
Javier Maroto alkatearen ustez, 'onartezina' da emakumeek Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuetan kaleko arropekin bainatzea. Horrela portaerak ikusten dituzten erabiltzaileei eskatu diete sorosleei esatea, araudia betearazi dezaten eta igerilekutik kanporatuak izan daitezen.
Araudia bera izan behar du igerilekuetako abonatu guztientzat, alkateak esan duenez. Gainera, gazte askok bainujantzi azpian barruko arropa daramatzatela ikusi dute eta horrela ezin omen dira uretara sartu, araudia ez dutelako betetzen. Bere ustez, bi portaera horiek ez dira higienikoak eta udal-araudia urratzen dute.