Itxi

Gizartea

Hondakinak

Gipuzkoak % 11, 13 hondakin gutxiago bidali du zabortegira

Erredakzioa

2014 lehenengo lauhilekoari dagokio datu honek eta 2013ko garai bereko datuekin alderatuta lortu da.

  • Iñaki Errazkin.EFE.

    Iñaki Errazkin.EFE.

Gipuzkoak % 11, 13 hondakin gutxiago bidali du zabortegira 2014ko lehen lauhilekoan. Emaitza hau 2013ko garai bereko datuekin alderatuta lortu da. Aurten 57.553 tona zabor bidali dira eta iaz 64.761 tona bidali ziren.

Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak eman ditu jakitera datu hauek eta herritarren 'konpromisoari' esker lortu direla esan du. Gipuzkoako hondakinen kudeaketa bide onetik doala gaineratu du.

Birziklapenaren eta zaborraren gaikako bilketak 'emaitza bikainak' izan dituztela esan du. Bigarrenaren kasuan emaitza bikoiztu egin da 2014ko lehen lauhilekoan eta 7.058 tona batu dira, iaz garai berean 3.541 tona batu ziren bitartean.

Ingurumen Diputatuak esan duenez aurten zabortegietara 170.000 tona hondakin bidaltzea aurreikusten dute, duela zazpi urte baino % 38,5 gutxiago.

Bide honetatik jarraituz gero Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002 – 2016 Plan Orokorrak markatzen duen % 60a lortzea aurreikusten du.

2016rako 132.000 tona hondakin tratatuko dira Zubietan 2015ean irekiko den hondakinen tratamendu biologikorako eraikinean. Tratatu ezin daitezkeen beste 42.000 tona geldituko dira.