Itxi

Gizartea

Egiluzen desagerpena

Agentzia hispanoarabiar batek Hodei Egiluzen bilaketan lagunduko du

Erredakzioa

Andaluz Mendia komunikazio eta hedapen agentziak bere lankidetza eskaini du Galdakaoko gaztearen desagerpenaren kasua zabaltzeko marokoarren artean, Belgikan.

  • Hodei Egiluz

    Hodei Egiluz. EiTB

Andalus Media komunikazio eta hedapen agentziak bere lankidetza eskaini du Hodei Egiluz Galdakaoko (Bizkaia) gaztearen desagerpenaren kasua zabaltzeko marokoarren artean, Belgikan.

Galdakaoko Udalak jakitera eman duenez, agentzia honen laguntzak gai honen inguruan sortu den elkartasun ildoarekin bat egin du, urriaren 19an desagertutako galdakoztarra non dagoen argitzea eskatzeko asmoz.

Hodei Egiluzen familiak eta Galdakaoko Udalak Andalus Mediaren babesa, eta, egunero, euren lankidetza erakusten dutenena, eskertu dute.