Gizartea
Desagerpena
Galdakaok Hodei gogoratu du, desagertu eta bost hilabetera
Erredakzioa
Galdakoztarrek bilkura egin dute eta desagerpena argitzeko eskatu dute.
Galdakaok Hodei Egiluz gogoratu du, hura desagertu zela bost hilabete bete direnean. Bostehun lagun baino gehiago bildu dira udaletxearen aurrean desagerpena argitzea eskatzeko.
Hamar minutu inguru iraun duen bilkura isilpean egin dute.
Ibon Uribe Galdakaoko alkateak herritarren parte hartzea eskertu du. Era berean, Belgikako erakundeek kasuan duten inplikazioa "handia" dela esan du, baina "desagerpena ahalik eta arinen argitzeko pausoak" eskatu ditu.
Asteburuan Galdakaoko hirurogei bizilagun inguru Anberesen izan dira. Hodei Egiluzen desagerpena argitu dadin eskatu eta hainbat ekintza burutu dituzte bertan.