Itxi

Gizartea

Emakumearen nazioarteko eguna

Urkullu: 'Herrialde lehiakorrenetan, generoen arteko aldea txikia da'

Erredakzioa

Lehendakariak posta idatzi du bere blogean, Emakumearen nazioarteko egunaren harian, berdintasunaren aldeko pauso gehiago ematea eskatzeko.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria. Efe.

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Efe.

Iñigo Urkullu lehendakariak datu ofizialak aipatu ditu "herrialdeen lehiakortasun ekonomikoaren artean" eta "genero ezberdintasun gutxiago dutenen herrien artean" "lotura zuzena" dagoela azpimarratzeko.

Emakumearen nazioarteko egunaren harian bere blogean argitaratutako idatzian, Jaurlaritzako buruak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren aldeko apustua egin du, "berdintasuna giza eskubidea dela" argudiatuta, "herrien giza garapena eta garapen sozial zein ekonomikoa bermatzeko ezinbesteko faktorea".

"Gizartea osatzen duten guztiei deia egiten diegu euren eguneroko bizitzan berdintasunaren aldeko pausoak eman ditzaten: lanean, familian, lagunartean... Garrantzitsua da pertsona bakoitzak kontuan izatea egunero egiten dituen keinuak eta hartzen dituen erabakiak izan daitezkeela berdintasunaren aurkakoak edo aldekoak. Hau kontuan izatea jada bada pauso bat", azpimarratu du Urkulluk.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea