Gizartea
Hodei Egiluz kasua
Hodei Egiluz aurkitzeko nazioarteko alerta emititu du Interpolek
Erredakzioa
Belgikako poliziak ez du urriaren 18an desagertutako gazteari zer gertatu zitzaion jakiteko informazio zehatzik jaso.
-
Hodei Egiluz aurkitzeko kartela.
Interpolek Hodei Egiluz gaztea aurkitzeko nazioarteko alerta emititu du. Egiluz 2013ko urriaren 18an desagertu zen Belgikako Anberes hirian.
Lyon hirian egoitza duen Interpolek 'alerta horia' emititu du. Bertan, 24 urteko gaztearen deskribapena argitaratu dute. Hiru argazki eta desagertutako datak osatzen dute alertako informazioa.
Anberesko Herri Ministerioak eskainitako informazioaren arabera Egiluzen kasua Anberesko Fiskaltzara transferitu zuten hile honen hasieran ikerketa puntu geldi batera iritsi zela egotzita.
Hodei Egiluz ingeniari informatikan titulatua da. 2013 apirilean joan zen Anberesera Createlli enpresan praktikak egitera. Ekainean lan postu bat eskaini zioten.
Hiriko iparraldean ikusi zuten azkenekoz
Anberesko polizia Escalda ibaian aritu zen Egiluzen gorpuaren bila baina txakur espezializatuen laguntza izan bazuten ere ez zuten ezer aurkitu.