Gizartea
Martxoaren 3a
Martxoak 3 elkarteak inputatu gehiago egotea espero du
Erredakzioa
Frankismo garaian Espainian izandako krimenak ikertzen ari den Argentinako epaitegiak Poliziaren esku hildako bost pertsonagatik izandako egozpenak zabalduko dituen konfiantza du elkarteak.
-
Martxoaren 3ko biktimen omenez egindako eskultura. EFE
Martxoak 3ko biktimen elkarteak frankismo garaian Espainian izandako krimenak ikertzen ari den Argentinako epaitegiak Poliziaren eskutan 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako bost pertsonagatik izandako egozpenak zabalduko dituela espero du.
Elkarte horrek astelehen honetan prentsaurreko batean ezagutzera eman ditu aurten biktimen memorian egingo dituzten ekitaldiak. Bihar hasiko dira, eta martxoaren 3an amaitu.
Andoni Txasko elkarteko bozeramaileak esan duenez, Maria Servini Argentinako epaileak ikerketa bat abiarazi zuen gertaera horiengatik, eta elkarte horretako kide batzuek dagoeneko lekukotasuna egin dute sumarioan.
Batzuek bideokonferentzia bitartez egin dute, bestea batzuk aldiz Buenos Airesera joan da, gertaeren haien bertsioa ematera, eta, azaldu dutenez, Espainiako Gobernuak dutenetik oso urruti dago.
Momentuz bi pertsona daudela inputatuta azaldu dute: Jose Utrera Molina eta Fernando Suarez, biak Francorekin ministroak izan ziren.