Gizartea
Olatuen denboralea
Zurriolako kai-muturraren obrak martxoan hasiko dira
Erredakzioa
Donostiako Udalak asteburuan izandako olatu denboraleak eragindako kalteak zenbatzen jarraitzen du, eta, dagoeneko 5 eta 5,5 milioi euro artekoak dira horiek.
Espainiako Gobernuko Kosta zuzendaritzak Zurriolako kai-muturraren konponketekin martxoan hastea aurreikusi du. Kalte horiek asteburuan izandako olatu denboralearen ondorioz izan dira. Donostiako Udalaren ustez, epe hori gehiegizkoa da.
Teresa Ruiz Ezenarro Kostako ordezkariak ostegun honetan Gipuzkoako Aldundiak deitutako bileran parte hartu du. Besteak beste, Idoia Ortubia Portuetako Zerbitzuko burua, David Candelario Pasaiko Portuko arduraduna eta probintzia honetan kaltetutako 9 herritako alkateak ere joan dira, ondorengo hauek: Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Donostia-San Sebastián, Pasaia eta Hondarribia.
Bilera horretan datorren asterako beste bat deitzea adostu dute, bertan alkate bakoitzak beretzako lehentasunak zeintzuk diren esan beharko du, guztien artean lan egutegi bat egiteaz gain, denboraleak kaltetutako elementua guztiak konpontzea lortu arte, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez.
Donostiako Udalaren kezkarik nagusiena Zurriolako kai-muturrean eragindako kaltea da, bertatik "joaten" ari direlako hondartzako hondarra, eta Urumea ibaian sartzen delako, horrek emarian eragina izan dezakeelakoan.
Denboraleak Donostian eragindako kalteak, 5 eta 5,5 milioi euro artekoak
Donostiako Udalak asteburuan izandako olatu denboraleak eragindako kalteak zenbatzen jarraitzen du, eta, dagoeneko 5 eta 5,5 milioi euro artekoak dira horiek.
Nora Galparsoro Azpiegiegituren eta Hiri-Zerbitzuen zinegotziak asteazken honetan azaldu duenez, datorren astean hirian denboralearen eragindako kaltearen informazio zehatzagoa emateko gai izango da Udala.
Galparsorok adierazi duenez, 358 pertsona murgildu dira egunotan larrialdietako, garbiketa eta berreskuratze lanetan.
Galparsorok adierazi duenez, 358 pertsona murgildu dira egunotan larrialdietako, garbiketa eta berreskuratze lanetan. Horietatik, 50 garbiketa taldekoak dira, 28 mantentze-lanetakoak, 34 ur zerbitzukoak, 104 udaltzaingoak, 46 suhiltzaileak, 40 DYAko boluntarioak eta 40 Gurutze Gorrikoak.
Halaber, 16 pertsonek krisi mahaian parte hartu dute, prebentzio lanak koordinatuz eta olatu denboralearen osteko neurriak hartuz.