Itxi

Gizartea

Deklarazioa

Abokatua: Infanta errugabea da eta 'espainiar guztiek ikusiko dute'

Larunbatean Palmako epaitegietara deitu dute deklaratzera Noos kasuaren baitan. "Errugabea da. Hori berak esaten du, eta nik ere hala uste dut", adierazi du Jesus Maria Silva abokatuak.

  • Cristina infanta. Argazkia: EFE

    Cristina infanta. Argazkia: EFE

Jesus Maria Silva Cristina infantaren abokatuaren esanetan, erregearen alaba errugabea da eta "azaltzen duenean espainiar guztiek ikusiko dute". Larunbatean Palmako epaitegietara deitu dute deklaratzera Noos kasuaren baitan.

"Errugabea da. Hori berak esaten du, eta nik ere hala uste dut", adierazi du abokatuak bere bulegoaren atean. Egun hauetan Palmako dukesarekin bilduko omen da, eta baita Miquel Roca abokatuarekin ere.

Silvak aurreratu duenez, prozesu penalaren jardunbidea zehazten izan dira egunotako bileretan, infantarentzat zerbait berria baita: "Testuinguruan kokatu besterik ez dugu egin", gaineratu du abokatuak.

Larunbateko galdeketari begira, Iñaki Urdangarinen emaztea lasai dagoela esan du letratuak, baina "tramite garrantzitsua dela jakitun" da.

Hedabideetatik aldenduta dabilela eta, Silvak esan du kazetariek infantari berari galdetu beharko diotela, baina berak bere lekuan "berdin jokatuko" lukeela.

Asteazkenean 14:00etatik 19:15era bildu zen abokatuarekin infanta, galdeketa prestatzen ari baitira.