Itxi

Gizartea

Denboralea

Alerta laranja mantenduko dute 7 metroko olatuengatik

Erredakzioa

Itsasgora 18:41ean izango da (4,94 metro) eta, gauean, olatuak bost metrokoak izan litezke.

  • Eusko Jaurlaritzak alerta laranja mantenduko du 7 metroko olatuengatik. Argazkia: EFE

    Eusko Jaurlaritzak alerta laranja mantenduko du 7 metroko olatuengatik. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja mantenduko du igande honetan, 6 eta 7 metro arteko olatuengatik. Hala ere, egunak aurrera egin ahala behera egingo dutela espero dute.

Itsasgora 18:41ean izango da (4,94 metro) eta, gauean, olatuak bost metrokoak izan litezke.

Astelehenean, abisu horia mantenduko dute 12:00ak arte; izan ere, olatuak 4-5 metrokoak izan litezke. Gainera, Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan abisu horia ezarri dute 12:00ak arte, haize bolada indartsuengatik eta elurragatik.

Asteartean, abisu horia mantenduko dute, 12:00etatik 00:00etara, 5 metrorainoko olatuengatik. Horrez gain, haize bolada indartsuak direla eta (100 kilometro ordukoak ere izatea espero da) abisu horia ezarriko dute.