Itxi

Gizartea

Diputatuen Kongresua

Abortuaren erreformaren beharrik ez dagoela azpimarratu du oposizioak

Erredakzioa

Legea ''lotsagarria'' dela uste dute. Matoren eta Gallardonen agerraldia eta aurreproiektua bertan behera uzteko ekimena eztabaidatzeko ez ohiko osoko bilkura eskatu dute. PPk ez ditu onartu.

0:34

Abortuaren legearen erreforma gaitzetsi egin dute astearte honetan pposizioko taldeek Diputatuen Kongresuan, erreforma horren beharrik ez dagoela eta legea ''lotsagarria'' eta ''matxista'' dela iritzita. PPk, bestalde, testua defendatu du, eta legeak emakumeen eskubideak murrizten  ez dituela defendatu du.

Kongresuko Batzar Iraukorrak bilera egin du gaur eta, bertan, Ana Mato Osasun ministroaren eta Alberto Ruiz-Gallardon justizia ministroaren agerraldia eskatu dute PSOEk, IU-ICV-CHAk eta BNGk, erreformaren inguruko azalpenak eman ditzaten. Halaber, aurreproiektua bertan behera gera dadin ekimena eztabaidatzeko eta onartzeko ez ohiko osoko bilkura egitea eskatu du PSOEk.

PSOEren hitzetan, erreforma Kongresuan urgentziaz eztabaidatzeko moduko larritasuna du ekimenak.

PPk, edonola ere, baztertu egin ditu eskaerak. Sandra Moneo PPko diputatuaren hitzetan, aurreproiektuak ez dizkie emakumeei eskubideak kentzen. ''Inork ez ditu emakumeak ama izatera behartzen'', gaineratu du.

Izquierda Pluralek azpimarratu duenez, PPri ''barrutik eta kanpotik'' erantzun diote aurreproiektuari, eta Rosa Diezen (UPyD) hitzetan, bestalde, ''abortu ez da eskumena edo ezkerreko aldeen kontua'', eskubide pertsonal bat baino. Beraz, aurreproiektua erretiratzea eskatu du.

EAJk Kongresuan adierazi duenez, jeltzaleek ez dute bat egiten Gobernuak proposatutako aldaketekin, eta Amaiurrek ere proiektua erretiratzea eskatu du.