Gizartea
Neurri polemikoa
Euskal hiriburuek Abortuaren Legearen kontrako protestak egin dituzte
Erredakzioa
Gobernuak abortuaren legearen erreformaren aurreproiektua onartu zuenetik kritika zaparrada jaso du, alderdien, elkarteen, sindikatuen eta Justizia eta osasun arloko hainbat erakundeen eskutik.
Zenbait talde feministek protestak egin dituzte gaur, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian, abortuaren legearen erreformaren aurreproiektuaren kontra.
Abortuaren Eskundearen aldeko Nafarroako Asanbladak elkarretaratze bat egin du Alerdi Popularrak Iruñean duen egoitzaren aurrean abortuaren erreformaren kontra daudela adierazteko, emakumeen eskubideen kontrako "eraso" bat delako.
Zer dela eta emakumeenganako oldarkortasuna?, erabakitzeko eskubidearen alde. Abortatzeko eskububidea. Askatasuna abortatzeko eta doako abortua izan dira elkarretaratzean ikusitako leloetako batzuk.
Protestan, partehartzaileek gurea da erabakia, gu erditzen gara eta gure gorputza gurea da, Gallardon, PP, hipokritak oihukatu dute.
Gasteizen, Ama Birgina Zuria plazan izan da elkarretaratzea, eta manifestariek erreforma horren kontrako pankartak eraman dituzte.
Bilbon, elkarretaratzea PPren egoitzaren aurrean izan da, Kale Nagusian, eta berton feministen ordezkariek emakumeen erabakitzeko eskubidean atzerako pausoa izan dela esan dute, erreformaren erruz.
Izan ere, Gobernuak abortuaren legearen erreformaren aurreproiektua onartu zuenetik kritika zaparrada jaso du, alderdien, elkarteen, sindikatuen eta Justizia eta osasun arloko hainbat erakundeen eskutik. 300 bat lagun bildu ziren ostiralean Justizia Ministerioaren aurrean, Ministroen Kontseiluak onartu duen abortuaren legearen erreformaren aurreproiektuaren kontra protesta egiteko.
Abortu aske eta doakoren aldeko mezuak eta Gallardonen dimisioa eskatuz oihuak entzun ziren protesta horretan. Poliziak hiru lagun atxilotu zituen, erresistentzia, agintariei desobeditzea eta agenteen kontrako atentatua egotzita.
Azkenik, onartuta
Espainiako Ministroen Kontseiluak Abortuaren Legearen aurreproiektua onartu zuen ostiralean. Erreformakabortatzeko eskubidea mugatuko du, eta 1985eko legea baino atzerakoiagoa izango da, Kongresuan aurrera egiten badu.
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak zehaztu zuenez, aurreproiektuaren arabera abortuak bi kasutan ez du zigorrik izango: "beharrezkoa"denean, "amaren gorputz-osasuna edo osasuna psikikoa arriskuan egoteagatik", edo haurdunaldia bortxaketa baten ondorioa izatea, gertakaria salatua izan bada eta abortua lehen hamabi asteetan eginez gero.
Ministroen Kontseilua amaitu ostean deitutako prentsaurrekoan esan zuen bi kasu horietan ere baldintza batzuk bete beharko direla: besteak beste, abortua "beharrezkoa" izatea, medikuntzaren aldetik beste irtenbiderik ez egoteagatik, eta, halaber, abortua ez egiteak kaltea iraunkorra ekartzea amaren osasunari.
Bortxaketaren kasuan, emakumeak salaketa aurkeztu beharko du, eta abortua 12. astea arte bakarrik egin ahal izango da.
Haurdunaldia emakumearentzako ''arrisku larria'' denean, 22. astea arte egin ahal izango da abortua, baina osasun zentro ezberdinetako bi medikuk baieztatu beharko dute arrisku hori. Haurdunaldia amarentzako arriskutsua baldin bada eta arrisku aurretik antzemandako fetuaren anomalia batek eragiten badu, ez da egongo abortatzeko epe-mugarik.