Itxi

Gizartea

Aurreproiektua

Abortatzeko eskubidea mugatuko du Espainiako Gobernuak

Erredakzioa

Espainiako Ministroen Kontseiluak abortuaren Legearen aurreproiektua onartuko du gaur. Erreformak abortatzeko eskubidea mugatuko du, eta 1985. urtean indarrean zegoen Legearen parekoa da.

1:29

Espainiako Ministroen Kontseiluak Abortuaren Legearen aurreproiektua onartuko du gaur. Erreformak abortatzeko eskubidea mugatuko du, eta 1985. urtean indarrean zegoen Legearen parekoa da.

Egun indarrean dagoen Legearekin alderatuta, murrizketa ugari aurreikusi ditu aipatu erreformak: gaur egun 14. astera arte emakumeak haurdunaldia eteteko erabakia askatasunez har zezakeen, baina Gallardonen erreformak abortatzeko hainbat baldintza betetzeko beharra ezartzen du.

Dagoeneko Gallardon Justizia ministroak esan du 1985. urtean indarrean zegoen Legearen parekoa onartu nahi duela.

Hemendik aurrera, emakumeak ezin izango du haurdunaldiko lehen 14 asteetan libreki abortatu, baldin eta baldintza zehatz batzuk betetzen ez baditu. Horrez gain, adingabeek gurasoen baimena izan beharko dute, abortatu ahal izateko.

Umekien malformazioa haurdunaldia eteteko arrazoia ez dela izango esan zuen Alberto Ruiz Gallardonek, baina, atzera egin zuen gero, eta kasu bakoitzean umekiaren eta amaren egoera aztertuko direla azpimarratu zuen.

PPk askotan nabarmendu du erreforma "emakumeen defentsan" egin nahi duela.