Itxi

Gizartea

Urrian desagertu zen

Elkarretaratzea Galdakaon, Egiluz desagertu eta bi hilabetera

Erredakzioa

Ostegunean hamar minutuz bilduko dira, familiari babesa erakutsi eta kasua argitzeko eskatzeko.

  • Hodei Egiluz urriaren 19an desagertu zen Anberesen.

    Hodei Egiluz urriaren 19an desagertu zen Anberesen.

Galdakaoko Udalak elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako, Hodei Egiluz Anberesen desagertu zela bi hilabete beteko baitira.

Hamar minutuko kontzentrazio isila izango da, "familiari babesa" emateko asmoz. Udalak ohar batean adierazi duenez, "Egiluzen desagerpena ahalik eta azkarren ikertu eta argitu" nahi dutela eskatuko dute ostegunean Galdakaoko bizilagunek.

Galdakaoko Udalak Egiluzen alde antolatu duen bigarren elkarretaratzea da ostegunekoa. Une berean, beste kontzentrazio bat egingo dute Anberesen, Hodei Egiluzen lagunek antolatuta.

Hodei Egiluzek 23 urte ditu eta Ingeniaritza Informatikoa ikasi ostean, Anberesera joan zen apirilean, Createlli enpresan praktikak egitera. Ekainean, lan kontratua lortu zuen bertan.

Urriaren 19an, gauean desagertu zen Anberesen, eta azken aldiz hiriaren iparraldean ikusi zuten.