Itxi

Gizartea

'Parot doktrina'ren amaiera

Poliziak 'prebentzio neurriak' hartuko ditu bortxatzaileen aurka

Erredakzioa

'Parot doktrina'ren amaieraren ondorioz aske geratu diren bortxatzaileei ezin dietela zaintzapeko askatasuna ezarri ohartarazi du Barne ministroak.  

0:54

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak iragarri duenez, Segurtasun Indarrek "prebentzio neurriak" hartuko dituzte Parot doktrinaren amaieraren ondorioz aske geratu diren bortxatzaileen aurka.

Ministroak ez du zehaztu nolakoak izango diren neurriak, baina zaintzapeko askatasuna ezin dietela ezarri ohartarazi du. Izan ere, 1995. urtea baino lehen indarrean zegoen Zigor Kodea oinarri epaitu zituzten, eta, beraz, "erabat aske" daude orain.

TVEn egindako elkarrizketa batean, Fernandez Diazek alarma soziala "zilegia" dela eta "ulertu" egiten duela adierazi du.

Gainera, bortxatzaileek berriz delituak egitea ezin dela "% 100ean bermatu" ohartarazi du.