Itxi

Gizartea

Txostena

EAEk eta Nafarroak OCDEren batez bestekoa gainditu dute hezkuntzan

Erredakzioa

Ikasleek Matematiketan, Zientzietan eta irakurketan duten maila aztertu dute PISA txostenean. Espainiak, orokorrean, ez du erakunde horretako kideen batez besteko maila gainditu.

1:32

OCDE erakundeak argitaratutako PISA txostenean agertzen denez, EAEko eta Nafarroako ikasleek erakunde horretako kideen batez besteko maila gainditzen dute.

Matematiketan, ikasle nafarrek 517 puntu lortu dituzte, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoek, berriz, 510; aurreko txostenean baino apur bat gutxiago. Batez besteko nota 494 da Matematiketan, eta Espainiako ikasleek, batez beste, 484 puntu lortu dituzte.

Zientziei dagokienez (aztertutako bigarren ikasgaia), igoerarik handiena Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian izan da, 506 puntu lortu baitituzte; Nafarroan, baina, 514. OCDEren batez bestekoa 501ekoa da, eta Espainiakoa 496koa.

Irakurketa da aztertutako azken ikasgaia. Nafarroak 509 puntu lortu ditu, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoaren aurretik beste behin, EAEko ikasleek batez beste 498 puntu lortu baitituzte. OCDEko kideen batez bestekoa, kasu honetan, 496koa da, eta Espainian 488 puntu lortu dituzte.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren iritzian, ikerketa honek euskal hezkuntza sistemaren balioa goraipatzen du, baina, nolanahi ere, beti dagoela zer hobetu erantsi du.