Gizartea
Gertakaria
Belgikako Polizia Anberesen desagertu den bizkaitar baten bila ari da
Erredakzioa
Hodei Egiluz, 23 urteko galdakoztarra, desagertuta dago iragan larunbat goizaldetik. Martxoaz geroztik bizi da Anberesen.
Gazte bizkaitar bat desagertuta dago Belgikan larunbat goizaldetik. Hodei Egiluz 23 urteko galdakarra larunbatean ikusi zuten azkenekoz, Anberes hirian, eta orduz geroztik ez dago haren berririk.
Belgikako Polizia haren bila ari da, eta haren lagunarteak gazte bizkaitarraren desagerpenaren berri zabaldu du sare sozialetan.
"Polizia Federala ahal duen guztia egiten ari da", adierazi du Dirk Depoverrek, Child Focus poliziarekin elkarlanean bilaketa-lanetan diharduen erakundeko komunikazio zuzendariak azaldu duenez.
"Polizia gaztearen ezaugarriak aztertzen ari da zer gertatu den ulertzeko. Era berean, bizilagunak eta ezagunak galdekatzen ari da", gaineratu du Depoverrek.
Ostiralean, lagunekin afaltzera joan zen, eta, goizaldeko ordu biak aldera, lagunak agurtu eta etxerantz abiatu omen zen, baina ordutik ez dute haren berri izan. Lagunek ez dakite non dagoen.
Gurasoak Belgikan dira dagoeneko, Belgikara lanera joan zen gaztea bilatzeko lanetan laguntzeko. Bertako hedabideek gazte bizkaitarraren desagerpenaren berri eman dute, eta haren argazkia zabaldu dute.