Itxi

Gizartea

Nafarroa

Foru Parlamentua, erietxeetan kooordainketa ezartzearen aurka

Erredakzioa

Nafarroako Alderdi Popularra ez beste alderdiek bozkatu dute adierazpenaren alde. Testua babestu arren, Nafarroan neurria indarrean sar litekeela ohartarazi du UPNk.

  • Koordainketa

    Nafarroako Parlamentua ere erietxeetako farmazietan koordainketa ezartzearen kontra. Argazkia: EFE

Erietxeetako farmazietan koordainketa ezartzearen aurka agertu dira gaur Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak, Nafarroako Alderdi Popularrak ez beste alderdiek babestutako adierazpen batean.

Sozialistek aurkeztutako testuak UPN, PSN, Bildu, Aralar-NaBai eta Nafarroako Ezker Batua alderdien aldeko botoak izan ditu. Adierazpenean, "erietxeetako farmazietan koordainketa ez ezartzeko" galdegin dute, "minbiziak, hepatitisak, garun tumoreek eta esklerosi anitzak jotako gaixoei" zuzenean eragiten dielako.

Adierazpena onartu badute ere, Nafarroan Espainiako Gobernuak ezarritako neurria ezar litekeela ohartarazi du Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramaileak. Azaldu duenez, ordenamendu juridikoaren baitan dago neurria ezartzea edo ez. Gerta liteke, haren hitzetan, Abortuaren Legearekin jazo zen bezala, kontra egon arren, aplikatu behar izatea.

Osasun sistemaren bideragarritasuna bermatzeko beste neurri batzuk hartzeko prest dago Nafarroako Gobernua, baina koordainketa erietxeetako farmazietara zabaltzea "ez da modurik onena, eta ez du sistema hobetzen", erantsi du.