Itxi

Gizartea

Radio Euskadin esan du

Borroka arteetako maisuari tumore zerebrala atzeman zioten

IKER GÓMEZ

Ikasle baten arabera, atxilotutako gizonezkoa "pertsona normal bat da". "Ez diot inoiz jarrera biolentorik ikusi", esan du Radio Euskadin.

  • Erasoa Maximo Agirre kalean izan da. EiTB.

    Erasoa Maximo Agirre kalean izan da. EiTB.

Gorpuzkiak aurkitu dituzten gimnasioko ikasle batek adierazi du atxilotutako borroka arteetako maisuari duela urte batzuk tumore zerebrala atzeman ziotela, dibortziatuta zegoela eta bi seme-alaba dauzkala.

“Pertsona normal bat da, dibortziatuta eta bi seme-alabarekin. Orain urte batzuk tumore bat atzeman zioten, baina ez diot inoiz jarrera biolentorik ikusi”, esan du Radio Euskadin.

Emakumea atxilotuaren ikaslea da 1998. urtetik.

“Batzutan txarto ikusi dut, ezin zuelako mugimendurik egin. Egoera horietan ere, ez diot ezer txarrik ikusi”, gaineratu du.

Juan Carlos Aguilar maisuaren ikasleak hedabideei esker jakin du atxiloketaren berri.