Gizartea
Gasa ateratzeko teknika
Frackinga dela-eta erreferenduma egiteko baimena eskatu du Kuartangok
Erredakzioa
Arabako udalerri horretako alkateak eta Fracking Ez Kuartango plataformak egin dute eskaera. Erreferenduma legezkoa eta loteslea izatea nahi dute.
-
Eguraldia Fracking
'Fracking'aren inguruko erreferenduma egiteko baimena eskatu dute Iñaki Guillerna (EAJ) Kuartangoko (Araba) alkateak eta Maria Santorum Fracking Ez Kuartango plataformako bozeramaileak astearte honetan, Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzan.
Fracking Ez Kuartango plataformak ohar baten bidez jakitera eman duenez, orain hilabete eskatu zioten Kuartangoko herritarrek Udalari gasa ateratzeko teknika horren inguruan erreferendum legala eta loteslea egitea.
Plataforma ''pozik'' agertu da Udalarekin izandako elkarrizketen ondoren, eta Espainiako Gobernuaren aldetik ere erantzun positiboa espero dute, haren esku baitaude horren inguruko eskumenak.