Itxi

Gizartea

Bilbon

Urkullu Osakidetzaren 30. urteurrenaren ospakizunean izango da gaur

Erredakzioa

Urtemuga ospatzeko prestatutako ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta "erakunde publikoek eta gizarteak Osakidetzari eta langileri zor dizkieten babesa eta aitormena adieraztea" izango du helburu.

  • Urkullu Osakidetzaren urteurrenaren ospakizunaren buru izango da. Argazkia: EFE

    Urkullu Osakidetzaren urteurrenaren ospakizunaren buru izango da. Argazkia: EFE

Osakidetzaren 30. urteurrenaren ospakizun-ekitaldiaren buru izango da igande honetan Iñigo Urkullu lehendakaria. Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez aditzera eman duenez, ekitaldia 12:00etan hasiko da Osakidetzako egoitza zaharrean (Maria Diaz de Haro kalean, Bilbon).

"Erakunde publikoek eta gizarteak Osakidetzari eta langileri zor dizkieten babesa eta aitormena adieraztea" izango du helburu ekitaldi horrek. Halaber, lehendakariarekin batera, Jon Darpon Osasun sailburua eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia ere izango dira bertan.