Gizartea
Haustura hidraulikoa
Uribe Kosta, 'fracking'aren aurka
Erredakzioa
Plentzia "'fracking' gabeko eremu" izendatu du Udalak, eta beste hainbat herri berdin egitea aztertzen ari dira.
Uribe Kostako eskualdea (Bizkaia) 'fracking'aren aurka agertu da. Izan ere, Espainiako Gobernuko Industria Ministerioak baimena eman dio Frontera Energy Corporation SL enpresari, Sopela eta Bermeo artean ezohiko gasa teknika horren bidez ateratzea aztertzeko.
Hori horrela, Plentzia "'fracking' gabeko eremu" izendatu du Udalak, talde guztiek (Talde Independentea, Bildu eta EAJ) alde bozkatuta. Gainera, beste hainbat herritan, Gatikan, Getxon eta Gorlizen, kasu, antzeko mozioak aurkezteko lanean ari dira.
El Correo egunkariak gaur jakinarazi duenez, ikerketa proiektuak 'Geminis' du izena, eta 47.940 hektarea hartuko ditu, itsasoan eta lurrean.
Zer da 'fracking'a?
'Fracking'a ezohiko gasa haustura hidraulikoaren bidez ateratzeko sistema bat da. Zer esan nahi du gasa ezohikoa izatea? Ez dagoela lur azpiko biltegietan, baizik eta harriei itsatsita.
Teknika horrekin, eztanda txikiak egiten diran haitzetan, arrailak sortu eta horietatik ura (% 98) eta gai kimikoak (% 2) isurtzeko.
Gai kimikioak lurzorura edota akuiferoetara iristen badira, kutsatu egiten ditu.