Itxi

Gizartea

Atez ateko zabor bilketa

Legorreta, Zaldibia eta Itsasondon bikoiztu egin dute birziklatze-tasa

Erredakzioa

Atez ateko zabor-bilketaren sistema ezarri zutenetik, birziklatze-tasa bikoiztu baino gehiago egin dute, eta % 80tik gorakoa da kasu batzuetan.

  • Atez ateko hondakin bilketa.

    Atez ateko hondakin bilketa. Argazkia: EiTB

Legorretak, Zaldibiak eta Itsasondok (Gipuzkoa) bikoiztu egin dute birziklatze tasa hiru astetan, atez ateko zabor-bilketaren sistema ezarri zenetik.

Sasietako mankomunitateak jakitera eman duenez, Legorretan % 33 birziklatzen zen duela hiru aste, atez atekoaren aurretik, eta orain % 72ra iritsi da birziklatze-tasa. Zaldibian % 34tik % 78ra igo da birziklatze-tasa, eta Itsasondon, % 83ra.

Azeari Andonegi Sasietako mankomunitatearen presidenteak azaldu duenez, sistema berriari esker eta epe oso laburrean, hondakinen % 80 baino gehiago birzikla daitekeela erakutsi dute.

"Irtenbidea eman nahi diogu sortzen dugun hondakin guztiari, eredu iraunkorraren aldeko apustua eginez, eta gure esfortzua emaitzak ematen ari da", azpimarratu du.