Itxi

Gizartea

Zaborrak

Atez ateko bilketaren inguruko lehen herri-galdeketa, Legazpin

Erredakzioa

Atez ateko bilketaren aurkako Legazpiko plataformak Gipuzkoako aurreneko herri-galdeketa deitu du apirilaren 20rako eta 21erako.

1:15
Legazpi atez atekoa galdeketa

Atez ateko bilketaren aurkako Legazpiko plataformak Gipuzkoako aurreneko herri-galdeketa deitu du apirilaren 20rako eta 21erako. Bilduko udal-gobernuak zaborren bilketa selektiboa bultzatu eta ezarriko du herrian.

Herri plataformak gaur agiri batean jakinarazi duenez, galdeketa hau legazpiarren "benetako parte-hartze prozesua" izango da, eta "ez Udalak itxurak egiteko orain arte antolatutakoa". Zaborren bilketarako sistema berria ekainean ezarriko du Udalak Legazpin.

Zabor organikoa biltzeko edukiontzi marroia ezartzeari uko egin dio Udalak, eta herritar "gehienak atez ateko bilketaren aurka azaldu dira", plataformaren hitzetan.

Kepa Urzelai Legazpiko alkateari galdeketaren berri eman dio gaur plataformak. Udalean ordezkaritza duten alderdiek artekariak izendatzeko aukera izango dutela jakinarazi du herri plataformak.