Itxi

Gizartea

Noos auzia

Epaileak Urdangarini eta Torresi ezarritako bermea berretsi du

Erredakzioa

Jose Castro epaileak Noos Institutuko kide ohiei diru publikoak ustez desbideratzeagatik ezarritako berme solidarioaren aurkako argudioak baztertu ditu.

  • Iñaki Urdangarin. Argazkia: EFE

    Iñaki Urdangarin. Argazkia: EFE

Jose Castro epaileak Iñaki Urdangarin eta Diego Torres Noos Institutuko kide ohiei diru publikoak ustez desbideratzeagatik ezarritako 8,2 milioi euroko berme solidarioaren aurkako argudioak baztertu ditu.

Mario Pascual Vives eta Manuel Gonzalez-Peeters abokatuek epaileak ezarritako bermearen aurkako helegiteak aurkeztu zituzten. Ordaintzen ez badute, legeak ondasunak bahitzea agintzen du.

Jon den urtarrilaren 30ean, epaileak 500 orrialdetako autoa aurkeztu zuen eta Urdangarinek eta Torresek ez zuten fidantza ezarritako epean ordaindu. Hori dela eta, ondasunak bahiketan amaitu dezakeen prozesuari ekin zion Castrok.

Astebete beranduago, Palmako dukearen epaileak ezarritako bermea "neurrigabea" zelako helegitea aurkeztu zuen; izan ere, Urdangarini "bidegabeko txirotzea" eragingo ziola azaldu zuen.

Gaur, epaileak Fiskaltzak eta Manos Limpias sindikatuak eskatutakoarekin bat datorren 8,2 milioiko eskaera berretsi du.