Itxi

Gizartea

Ogasunari eskaera

Palmako duke-dukesak zerga amnistiaz baliatu ote ziren ikertuko dute

Erredakzioa

Palmako dukeak atzerrira ustez eramandako dirua erregularizatu duten ikertzeko eskatu dio Ogasunari Jose Castro epaileak.

  • Iñaki Urdangarin.

    Iñaki Urdangarin. EFE

Jose Castro epaileak Manos Limpias sindikatuak eskatutakoa aintzat hartu eta Iñaki Urdangarin, Cristina infanta, Diego Torres eta Ana Maria Tejeiro azken horren emaztea ikertzeko eskatu dio Zerga Agentziari; izan ere, atzerrira ustez eramandako dirua erregularizatzeko zerga amnistiaz baliatu ziren ala ez ikertuko dute.

Asteartean epaileak harturiko erabakiaren arabera, Urdangarinek eta Torresek dituzten kontu korronteak, gordailuak eta finantza aktiboen berri emateko eskatu dio Ogasunari.

Manos Limpias akusazio popular gisa dago auzian, eta froga bezala, horiek guztiak "pertsona fisiko bezala edo elkarteen bidez" zerga amnistiaz baliatu diren ala ez ikertzeko eskatzen zuen.

Halaber, epaileak onartu egin du Urdangarinek eta Torresek 8,1 milioi euroko bermearen
aurka jarritako helegitea.