Itxi

Gizartea

Hezkuntza

Euskadi, Lanbide-heziketan urrezko domina gehien lortu duen erkidegoa

Erredakzioa

Spainskills edo Lanbide-heziketaren Olinpiada delakoetan beste erkidegoek baino urrezko domina gehiago lortu dute euskal ikasleek.

  • Euskal ikasleek urrezko zortzi domina eta brontzeko sei lortu dituzte. EITB.

    Euskal ikasleek urrezko zortzi domina eta brontzeko sei lortu dituzte. EITB.

Euskadi Spainskills Lanbide-heziketaren olinpiadetan urrezko domina gehien irabazi dituen erkidegoa da. Lehiaketa Madrileko Ifema azokan egin dute.

Olinpiadetan Estatu osoko ikaslerik onenek parte hartu dute, 272 guztira, erkidego guztietatik joandakoak.

Euskadiko ordezkariek 19 alorretan parte hartu dute, eta urrezko zortzi domina eta brontzezko sei irabazi dituzte.

Lehiaketan ikasleen abilezia eta trebetasuna saritzen dira, euren espezialitatearekin lotutako benetako lanetan (sukaldaritza, mekanika, web orrialdeak...). Guztira, 32 espezialitatetan lehiatu dira.

Hezkuntza, Hizkuntza politika eta eta Kultura Sailak Lanbide-heziketako euskal ikasleen "maila handia" azpimarratu du.