Gizartea
Mallorca
Bikote batek bere buruaz beste egin du etxea utzarazi behar ziotenean
Erredakzioa
Lehenengo zantzuen arabera, erretirodunak sendagai asko hartuta hil dira, baina autopsia egingo diete, horien heriotza zerk eragin duen jakiteko.
-
Bikoteak bere buruaz beste egin du, Mallorcan. EFE.
Erretirodunek osatutako bikote batek bere buruaz beste egin du bere etxebizitzan, Calvian (Mallorca), etxea utzarazi behar zutela jakinarazi dietenean, ez ordaintzeagatik, eskutitz batean idatzi dutenez.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, bikoteak ohar batean azaldu du bere buruaz beste egiteko erabakia hartu duela etxea galtzeak kezka sorrarazten ziolako.
Senar-emazteen seme batek aurkitu ditu gizonezkoa (68 urte ditu) eta haren emaztea (67 urte ditu), Barranc kaleko etxebizitzan, 14:20an, eta larrialdietako zerbitzuei jakinarazi die.
Hasiera batean, medikuak eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina bikotea hilda zegoela berretsi besterik ezin izan dute egin.
Lehenengo zantzuen arabera, erretirodunak sendagai asko hartuta hil dira, baina autopsia egingo diete, horien heriotza zerk eragin duen jakiteko.
112 larrialdietako koordinazio zerbitzuak psikologo bat jarri du familiaren esku.