Itxi

Gizartea

Ezustekoa

Benedikto XVI.a aita santuaren agintaldiko gertakari garrantzitsuenak

Erredakzioa

Karguari uko egingo dio otsailaren 28an zortzi urtez Eliza Katolikoaren buru izan ostean.

  • Benedicto XVI aita santua. Argazkia: EITB

    Benedicto XVI aita santua. Argazkia: EITB

Benedikto XVI.a aita santuak kargua utziko du, zortzi urtez Eliza Katolikoaren agintari gorena izan ondoren. Otsailaren 28an izango da kargu-uztea. Hemen bildu ditugu agintaldi horren data eta gertakari esanguratsuenak:

2005

Apirilak 19: Joseph Ratzinger Aita Santu izendatu zuten, Benedikto XVI.a gisa.

Abuztuak 19: Italiatik atera zen lehenengo aldiz. Koloniako (Alemania) sinagogan izan zen, eta gogor gaitzetsi zuen nazismoa.

Urriak 23: Bost santu izendatu zituen lehenengo aldiz, Alberto Hurtado Cruchaga jesuita txiletarra tartean.

2006

Urtarrilak 25: Lehenengo entziklika argitaratu zuen: 'Deus caritas est' (Jainkoa maitasuna da)

Martxoak 1: Uko egin zion Mendebaldeko Patriarka izateari.

Martxoak 24: Lehenengo kontsistorioa egin zuen.

Maiatzak 19: Marcial Maciel Kristoren Legionarioak taldeko fundatzaileari "ministerio publiko orori" uko egiteko exijitu zion, apaizgaiei ustezko sexu-gehiegikeriak egiteagatik ikertzen ari zirelako.

Uztailak 8 eta 9: Espainian izan zen lehenengo aldiz, Valentzian, Familien V. Nazioarteko Biltzarrean.

Azaroak 30: Turkian, Istanbuleko Meskita Urdineko 'mihrab'ean gogoeta egin zuen.

2007

Martxoak 25: "Infernua egon badago, eta betiko da, bihotza Jainkoaren maitasunari ixten diotenentzat", adierazi zuen Erroman.

Apirilak 13: Aita santu gisa idatzi zuen lehenengo liburua aurkeztu zuten: Jesus Nazaretekoa.

Maiatzaren 9tik 14ra: Brasilera joan zen bidaian, Hego Amerikara lehen aldiz.

Ekainak 26: Hurrengo aita santuak bi herenen babesa jaso beharko duela agindu zuen.

Azaroak 30: Bigarren entziklika argitaratu zuen: Spe salvi (Itxaropenak salbatuak).

2008

Missale Romanum, juduekiko erregua, aldatu zuen.

Apirilaren 15etik 20ra: Lehen bidaia egin zuen AEBetara.

Pio IX.aren makulua hartu zuen.

2009

Urtarrilak 24: Eskumikua altxatu zien Marcel Lefebvre artzapezpikuak sagaratutako lau gotzainei.

Martxoaren 17tik 23ra: Lehen bidaia egimn zuen Afrikara. Hiesari aurre egiteko, preserbatiboa erabiltzearen aurkako jarrera agertu zuen.

Maiatzaren 8tik 15era. Lehen bidaia egin zuen Lurralde Santura: Jordania, Israel eta Palestina bisitatu zituen.

Uztailak 7: Caritas in Veritate hirugarren entziklika argitaratu zuen.

Urriak 11: Francisco Coll eta Fray Maria Rafael Arnaiz espainiarrak santu egin zituen.

Urriak 20: Vatikanoak apostolu-konstituzioa onartu zuen Eliza Katolikoaren baitan anglikanoak onartzeko.

2010

Apirilak 19: Aita santu karguan bost urte bete zituenean, Elizaren baitan izandako pederastia kasuak bolo-bolo zebiltzala.

Irailaren 16tik 19ra: Erresuma Batura bisita. Enrique VIII.ak 1534an aita antuaren jurisdikzioa gaitzetsi zuenetik, Eliza Katoliko buru batek egindako lehen estatu bisita.

Urriak 12: Ebangelizazio berria bultzatzeko kontseilua aurkeztu zuen.

Azaroak 6-7: Bigarren bisita egin zuen Espainiara.

Azaroak 19: Kardenalak bildu zituen, apaiz pederasten auzia jorratzeko.

Azaroak 20: Jose Manuel Estepa Llaurens espainiarra eta Raul Eduardo Vega Churiboga eta Raymundo Damasceno Assis brasildarrak kardenal izendatu zituen.

Abenduak 30: Bere gogoz dirua zuritzea eragozteko eta terrorismoa finantzatzea saihesteko legea onartu zuen.

2011

Maiatzak 1: Joan Paulo II.a santu izendatu zuen.

Abuztuak 18-21: Madrilera egin zuen bisita, Munduko Gazteen Topaketa zela eta.

Irailak 22-25: Hirugarren bisita egin zuen Alemaniara.

2012

Otsailak 17-22: Kardenal berriak izendatu zituen; tartean, Santos Abril y Castello espainiarra eta Joao Braz de Aviz brasildarra.

Martxoak 23-28: Mexikora eta Kubara joan zen bisitan.

Irailak 14-16: Aita santua Libanora joan zen bisitan lehen aldiz.

Azaroak 20: Jesusen haurtzaroa liburua argitaratu zuen, bere trilogiako hirugarrena eta azkena.

Abenduak 12: Benedikto XVI.ak bere lehen mezua aireratu zuenTwitterren.

Abenduak 22: Paolo Gabriele maiordomo ohia indultatu zuen, bere dokumentu sekretuak lapurtu eta aireratu arren.

2013

Otsailak 11: Benedikto XVI. aita santuak zereginari uko egin dio.