Gizartea
Urdangarin auzia
8,1 milioi euroko bermearen aurkako helegitea aurkeztu du Urdangarinek
Erredakzioa
Ordainketa egiteko epeak bere horretan jarraitzen du helegitea aurkeztu arren. Ordaindu ezean, ondasunak bahitzea agintzen du legeak.
-
Iñaki Urdangarin.
Mario Pascual Vives Iñaki Urdangarinen abokatuak 8,1 milioi euroko fidantzaren aurkako helegitea aurkeztu du. Diego Torres Noos Institutuko bazkide ohiarekin batera ordaindu beharreko kopurua da.
24 ordu falta dira ordainketa egiteko epea amaitzeko (nahitaezkoa da helegitea aurkeztu arren). Fidantzari nola aurre egin adosteko Torresen abokatuarekin oraindik ez direla akordio batera iritsi berretsi du Pascual Vivesek.
Astelehenean jada onartu zuen fidantza ordaintzeko kopurua biltzeak ez duela "itxura onik" eta gaur bertan azpimarratu du, horri aurre egin ezean, legeak ondasunak bahitzea agintzen duela.
Halaber, Iñaki Urdangarinekin otsailaren 23ko deklarazioa prestatzen ari dela esan du eta ez daki Torresen abokatua Cristina infanta inputatzeko posta elektroniko gehiago prestatzen ari den ala ez.