Itxi

Gizartea

Otsailaren 7tik 10era

Arabako ostalariek greba egingo dute Errege Kopako egunetan

Erredakzioa

Azken asteetan sindikatuak eta patronala hizketan aritu dira, baina ez dute inolako akordiorik lortu.

  • Pintxo taberna bat. Argazkia: EITB

Arabako ostalaritza sektoreak greba deitu du otsailaren 7tik 10era bitartean, Gasteizen saskibaloiko Errege Kopa egingo duten egunetan.

Azken asteetan sindikatuak eta patronala hizketan aritu dira, baina ez dute inolako akordiorik lortu, eta azkenean greba egitea erabaki dute.

Sindikatuek bihar bertan erregistratuko dute greba deialdia.

Sektoreko langileek duten ''ezegonkortasuna'' salatu dute UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek, hirugarren urtez jarraian hitzarmenik gabe daudelako.

Lan-hitzarmen kolektiboari eustea eskatzen dute, berria adostu arte.