Itxi

Gizartea

Eguraldia

Zer da izotz gardena?

Erredakzioa

Izotz gardena ez da begi bistakoa izaten, eta errepidea bustirik dagoenean eta tenperaturak bat-batean jaisten direnean sortzen da.

"Izotz gardena" izenarekin ezagutzen den fenomeno meteorologikoa hotzak eragiten du. Euri tantek errepidea ukitzen dutenean sortzen da, izoztu egiten baitira berehala.

Horrela sortzen den izotza oso arriskutsua izaten da. Izan ere, ikusezina da gidarientzat, errepidearen kolorea hartzen baitu. Horregatik "izotz gardena" izena.

"Izotz gardena" aurrez ikustea oso zaila da, eta badaezpadako neurriak ez dira eraginkorrak izaten. Gatza botatzen da errepidean, baina ez da nahikoa istripuak ekiditeko.