Itxi

Gizartea

Urdangarin auzia

Torresek Corinna alemaniarra nahastu du Noos Institutuaren auzian

Erredakzioa

Palmako Dukearen bazkide ohiak hainbat mezu elektroniko eman dizkio kasuko epaileari, eta, horietan, noble alemaniarraren izena agertzen da.

  • Diego Torres. Argazkia: EITB

Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak hainbat mezu elektroniko eman dizkio Noos auziko epaileari ostegun honetan. Aipaturiko mezu horietan Corinna Sayn-Wittgenstein noble alemaniarraren izena agertzen da.

Aipaturiko mezuetan Noos Institutuak Valencia Summit ekitaldian parte hartu izana eskertzen dio Corinnari. Epailea Valencia Summiten inguruko guztia ikertzen ari da, eta antolakuntzari diru publikoa desbideratu izana egotzi dio.

2004ko azaroaren 2ean Nooseko langile batek Corinnari ondorengo mezua idatzi zion: you are a lovely woman (emakume zoragarria zara). Bide batez, Valencia Summit ekitaldian parte hartu izana eskertu zion, eta hurrengo urteko ekitaldian ere parte hartzera gonbidatzen zuen. Bestalde, Bartzelonan edota Valentzian zerbait behar izanez gero, eurekin harremanetan jartzeko eskatzen zion. Agurtzeko maitasun hitzak izan zituen berarentzat.

Torresek gaur epaileari emandako mezu horietan irakur daitekeenez, Corinnak beste mezu batekin erantzun zuen. Lerro gutxitan, eskerrak eman zizkien Valentziako ekitaldiaren antolatzaileei antolakuntza ona izan zelako eta beren bidaiekin lagundu zietelako.