Itxi

Etxegabetzeak

56 urteko emakumea

Desjabetze agindua zeukan emakume bat hil da Malagan

Erredakzioa

Lokalaren erosketa bere etxebizitzarekin abalatu zuen emakumeak. Zorren ondorioz, bere etxebizitza desjabetzeko agindua jaso zuen aste hasieran.

Emakume bat hil da Malaga hiriko Los Corazones auzoan, bere etxebizitzako balkoitik bota ondoren. Dirudienez, aste hasieran desjabetza agindu bat jaso zuen, ezin baitzien aurre egin hipotekaren zorrei.

Gertaera goizeko bederatzi eta erdiak aldera izan da, Guadiana Erreka kaleko 2, zenbakian, Polizia Nazionalak Europa Pressi azaldu dionez. Dena den, ez dute baieztatu bere buruaz beste egin duenik.

Etxebizitzaren abala

56 urteko emakumea hainbat hamarkadetan zehar bizi izan da etxebizitza horretan, 96 urte dituen bere amarekin batera, auzokideek azaldu dutenez. Iturri berberen arabera, hildakoak tabako-denda bat zeukan Malaga hiriko El Viso izeneko industria-gunean, baina negozioa itxi behar izan zuen duela hiru urte.

Lokalaren erosketa bere etxebizitzarekin abalatu zuen emakumeak. Zorren ondorioz, bere etxebizitza desjabetzeko agindua jaso zuen aste honetan.