Itxi

Gizartea

Zentral nuklearra

Igandean geldialdia egiteko asmoa iragarri dio Garoñak CSNri

Erredakzioa

Erreaktorearen erregaia hustu eta biltegi-igerilekuan jartzea da asmoa. Oraindik ez dute zentrala gelditzeko erabakia hartu, Nuclenorrek argitu duenez.

  • Igandean geldialdia egiteko asmoa iragarri dio Garoña CSNri

Garoñako zentral nuklearrak geldialdia egiteko asmoa du igandean, gaueko hamabietan. Hala jakinarazi dio CSN Segurtasun Nuklearraren Kontseiluari. Erreaktorearen erregaia hustu eta biltegi-igerilekuan jartzea da helburua, CSNri emandako datuen arabera.

Garoñako ustiapenaz arduratzen den Nuclenor enpresak argitu duenez, oraindik ez dute jarduna gelditzeko erabakia hartu (igandean geldialdia egiteak ez du esan nahi eteteko asmoa dutenik). Hala, zentrala %100ean dabil lanean, erreaktorearen erregaia noiz eta nola atera aztertu bitartean.

2013ko uztailaren 6ra arte du Nuclenorrek baimena Garoña ustiatzeko, eta enpresako iturriek azpimarratu dutenez, orain geldialdia eginda ere, uztaila baino lehen berriz ere zentrala martxan jartzeko erabakia har dezakete.