Etxegabetzeak
Lehenengo seihileko datuak
Erredakzioa
2013ko lehenengo seihileko datuek erakusten dutenez, EAE izan da, Valentziaren ostean, jaitsiera nabarmenena izan duen autonomia erkidegoa.
Stop Desahucios. Argazkia: EFE
Iazko datuekin alderatuz, etxegabetze kopuruak nabarmen egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Hain zuzen ere, EAEn % 27ko jaitsiera izan dute, eta Nafarroan, % 25,9koa.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) gaur aurkeztutako datuen arabera, Estatuan 41.595 etxegabetze egon ziren ekainera arte; 2012ko lehenengo seihilekoan baino % 13,4 gutxiago.
Aipatu bezala, EAE izan zen, Valentziaren atzetik (% 39,5), jaitsiera nabarmenena izan zuen autonomia erkidegoa. Bertan, iaz baino 166 etxegabetze gutxiago egon dira 2013an. Hirugarren tokian Nafarroa kokatu da. Hemen % 25,9 egin dute behera etxegabetzeek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa