Etxegabetzeak
Nafarroa
Erredakzioa
Gaur amaitzen zaio alokairuan duen etxeagatik zor duena ordaintzeko epea. Gizonezkoa bananduta dago eta langabezian dago.
Hipotekek Kaltuen Plataformaren protesta bat. EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Nafarroako Hipotekek Kaltetuen Plataformak ohartarazi duenez, iruindar bat etxea galtzeko arriskuan dago, babes ofizialeko etxebizitzaren alokairua ez ordaintzeagatik pilatutako zorra dela eta etxegabetze prozesua hasi baitute horren aurka.
43 urteko gizona bananduta dago eta bi seme ditu, 4 eta 8 urtekoak, horietako batek gaixotasun arraro bat pairatzen du eta % 96ko minusbaliotasuna du. 14 urte daramatza Iruñeko Errotxapea auzoan dagoen etxebizitza batean bizitzen eta 2012ko udan amaitu zitzaion langabeziaren diru laguntza.
Kaltetuak 426 euroko diru laguntza jasotzen du, laguntza horretatik zati bat bere familiarentzako bideratu behar du, eta ondorioz, ezin du alokairua ordaindu.
Kaltetuak adierazi duenez, duela 14 urtetik bizi da Errotxapea auzoan, alokairuan, babes ofizialeko etxebizitza batean, erregimen berezian, baina jasotzen duen 426 euroko laguntza ez zaio iristen "emazte ohiari dirua emateko, semeen gastuei aurre egiteko eta zaharrenaren botikak ordaintzeko".
Hori dela eta, etxebizitzaren "alokairua negoziatu" nahi du. Erregimen berezikoa dela eta Nafarroako Gobernuak ez diola inoiz diru-laguntzarik eman esan du, eta zor duena lana bilatzen duenean ordaintzen joango dela nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa