12:21

Etxegabetzeak

Bilbon

Kutxabankeko kontuak ixteko eskatu du Kaleratzeak Stop elkarteak

Erredakzioa

Kutxabankeko kontua ixten duen lagun bakoitzari kamiseta bat oparituko dio Bizkaiko Kaleratzeak Stop elkarteak.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariak elkarretaratzea egin dute Bilbon eta Kutxabankeko kontuak ixteko eskaera egin dute entitatearen etxegabetzeen politikaren aurka protesta egiteko.

Marta Ugarte bozeramaileak adierazi duenez, "etxegabetzeak negoziatzea errefusatu du Kutxabankek" eta horregatik, "gure diruarekin, inor etxerik gabe ez uzteko kanpaina hasi dugu", azaldu du.

Orain hilabete hasi ziren ekimenarekin eta Kutxabanketik dirua atera duen lagun bakoitzari kamiseta bat oparituko zaio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena