LOCALIZACIÓNEL ANTIGUO EDIFICIOEL PARLAMENTOIZARO: EL SÍMBOLOCRONOLOGÍA
Erromatarren garaitik, euren kanpainei esker, europarrek gustua hartu zieten Ekialdeko espezia bizigarri, lasaigarri eta hordigarriei.
1497
Magallaes mapa eta txosten oker horiez fidatu eta adierazi zuen berak igarobidearen berri bazuela. Hala ere, Portugalgo Manuel I.a erregeak birritan baztertu zituen gure itsasgizonak Ekialderako ibilbide berriak esploratzeko egindako proiektuak.
1499
JUAN DE GRIJALVA
Yucatan.
JOAN CABOTO
Ternuako kostaldera iritsi zen Ingalaterrako banderarekin.
OJEDA
Venezuelako eta Santo Domingoko kostaldea.
1518
Sinetsita zegoenez itsasartea existitzen zela eta Moluka uharteak Tordesillasko Itunaren banaketaren arabera Gaztelako Erresumaren aldean zeudela, Magallaesek Karlos I.a erregearengana jo zuen laguntza bila. 1517an, Sevillara bizitzera joan zen, eta Juan de Aranda Kontratazio Etxearen faktorearen interesa bereganatzea lortu zuen. Hura aliatu garrantzitsu bihurtu zen Moluketara mendebaldetik iristeko proiekturako. Burgosko gotzain zen Juan Rodriguez de Fonsecaren laguntzaz baliatuta, 1518an entzunaldi bat lortu zuen erregearekin.
JUAN PONCE
DE LEON
Florida.
1512
Urte eta erdi eman zuten espedizioa antolatzen, tripulazioa biltzen, elikagaiz hornitzen eta bidaia luzerako beharrezkoak izango zituzten elementuak eskuratzen.
1519
1500
Magallaes, 1480an Portugalgo iparraldean sortua, eskarmentu handiko itsasgizona zen 1519an Sevillatik abiatu zenean Ozeano Barerako igarobidearen bila.
Frantzisko Almeidakoak 1505ean Indiara egindako espedizioetan bidaiatu eta hainbat ekintza militarretan parte hartu zuen Magallaesek. Gero, 1509an, Malakara joan zen, Diogo Lopes de Sequeirak gidatuta, eta, han, mailaz igo egin zuten.
Pilotuek uste izan zuten Rio de la Plata ibaiaren bokalea edo San Matias golkoa, 40 graduko latitudetik hurbil, bi ozeanoen arteko itsasartea zirela.
HERNAN CORTES
Veracruztik Mexikora.
RODRIGO DE BASTIDAS
Kolonbiako iparraldea.
1513
1511n, Frantzisko Serrao lagunarekin batera, Malakaren konkistan parte hartu zuen, Afonso de Albuquerque gobernadore berriaren zerbitzura.
VASCO NUÑEZ DE BALBOA
Panamako istmoko itsas bidaia, Ozeano Barerantz.
Hiria konkistatu ondoren, Europara itzuli zen Sumatran erositako esklabo batekin, hots, Enrique Malakakoarekin. Serrao, berriz, Moluketara joan eta bertan geratu zen hil arte. Magallaesi bidalitako gutunak erabakigarriak izan ziren, espeziak ekoizten zituzten lekuen posizioaren berri ematen baitzuten.
Intxaur muskatua
PEDRO ALVARES CABRAL
Brasilera heldu zen.
Jengibrea
Edukiera: 85 tona
Tripulazioa: 45 gizon
Iltzea
JUAN DIAZ DE SOLIS
Rio de la Plata ibaia.
Aurrekariak eta prestaketa
1516
Piperbeltza
Magallaesek Portugalgo Manuel erregearen artxibo sekretuak kontsultatzeko baimena izan zuen. Han, mapak aurkitu zituen, besteak beste, 1515ean Johannes Schöner alemaniarrak marraztutako lur-globoa.
1508
Kanela
1493tik 1504ra
SEBASTIAN DE OCAMPO
La Española, La Habana.
Malaka konkistatzean, Portugalek Moluka Uharteetarako sarbide librea eskuratu zuen.
Kristobal Kolon, errege-erregina katolikoen zerbitzura, sartaldeko Guanahani uhartera heldu zen 1492ko urriaren 12an. Almirante entzutetsua 1506an hil zen, Indietara heldu zela sinetsita.
Aipatutako beste portugaldarra, Vasco da Gama, Indiara iritsi zen 1498ko maiatzaren 20an.
Erdi Aro berantiarrera arte, otorduak gatzgabe samarrak izaten ziren. Orduantxe, ekialdeko espezia edo ongailuen gaineko zaletasuna zabaltzen hasi zen jakiak zaporez jantzi eta elikagaiak fresko mantentzeko, batez ere, okela. Gainera, propietate antiseptikoak eta digestio-estimulatzaileak ere bazituzten, beste batzuen artean.
KRISTOBAL KOLON
Amerikara iritsi ostean, Genovako itsasgizonak 3 bidaia gehiago egin zituen. Horietan, Karibeko uharteak eta Erdialdeko Amerikako zein oraingo Venezuelako kostaldeak ezagutu zituen.
1517
HERNANDEZ DE CORDOBA
Yucatan.
1509
DIEGO DE NICUESA
Santo Domingo, Panama.
Era berean, uste da Juan Schönerrek “Copia der newen Zeytung aus Presillg Land” alemanezko 1514ko argitalpen batean oinarritu zuela bere sinesmena. Argitalpen horren arabera, itsasontzi portugaldar batek hegoaldeko 40 graduko latitudetik hurbileko itsasartea aurkitu zuen eta bi egunez nabigatzea ere lortu zuen, ekaitzen ondorioz itzuli behar izan zuen arte.
Halaber, 1488an, Bartolome Diaz portugaldarra Ekaitzen lurmuturra (Esperantza Oneko lurmuturra) inguratzen zuen lehen esploratzaile europar bihurtu eta Indiako ozeanora heldu zen.
Lur globo hori sortzeko, ur horietan nabigatu zuten pilotu portugaldar anonimoen testigantzak erabili zituen Schönerrek. Halaber, bertan, Ozeano Barerako igarobidea ageri da, baina posizio okerrean (hegoaldeko 40 graduko latitudea).
1497
EUROPA
AFRIKA
AMERIKA
ASIA
OZEANIA
Ozeano
Atlantikoa
Indiako
ozeanoa
Calicut
Ozeano
Barea
Cabo
Verde
Malaka
Lisboa
Bojador lurmuturra
Cidade Velha
Mozambique
Kolonbo
Ternate
Tordesillasko Ituna
Molukak
Karibekoa
Ekaitzen
lurmuturra
Espezien
Irla
Espezien ibilbidea
Merkataritzako karabanek lurralde zabalak zeharkatu behar izaten zituzten. Salgaiak eskuz esku pasatzen ziren, eta prezioak ikaragarri igoz joaten ziren.
XV. mendean, veneziar merkatariek espezien merkataritza ia-ia monopolizatua zuten. Ibilbidea Moluka uharteetan (Espezien Irla) hasi eta Malakako itsasartea zeharkatzen zuen, Indiatik eta Arabiatik igaro baino lehen.
Islamak eskubide batzuen ordainketa eskatzen zuen, eta Indiara eta Ekialdeko merkatuetara sartzeko hesi gisa jardun zuen.
Zerumuga berriak
Ekialdera heltzeko bide berrien bila, portugaldar zein gaztelauak itsasoan zehar abiatu ziren. Zeregin horretan ari zirela, euren koroentzako lurralde berri eta urrunak ezagutu eta beretu zituzten.
Espezien ibilbidea kontrolatzen zuenak mundua kontrolatuko zuen.
Europar mugak urrunera hedatu ziren urte gutxian; izan ere, Afrikaren inguruko hegoalderanzko espedizioak egin zituzten Bartolome Diaz eta Vasco da Gama portugaldarrek, eta Kristobal Kolon Amerikara iritsi zen 1492an.
Itun hori 1494ko ekainaren 7an sinatu zen Portugalgo Joan II.a erregearen eta Gaztelako Elisabet I.a eta Aragoiko Fernando II.aren artean.
Horren arabera, mundua bi hemisferiotan banatuta geratuko zen, poloetatik eta Cabo Verdetik mendebalderantz 370 legoara igarotzen zen marra baten bidez.
Ekialdeko hemisferioa Portugalgo Koroarentzat izango zen, eta, mendebaldekoa, Gaztelako Koroarentzat. Asmoa zen horren arabera banatzea ezagutzen joango ziren itsasoak eta lurrak.
Ibilbide portugaldarra
1509ko irailaren 11n, Sequeiraren agindupean eta Magallaes soldadu soil gisa zuela, espedizio portuges bat Malakako portura iritsi zen, Malakako itsasarte estrategikoan.
Ekialdetik Mendebaldera eta iparraldetik hegoaldera igarotzen ziren ontzi guztiak itsasarte hartatik igarotzen ziren.
MALAKA
XIII. mendearen hasieran sortua, funtsezkoa izan zen Islama malaysiar artxipelagoan zehar zabaltzeko.
Portu horrek Guangzhou, Japonia, India eta Moluka uharteen arteko merkantzia trafikoa jasotzen zuen. Bertan lehorreratzen ziren Malaysiatik, Txinatik eta antzinako Thailandia edo Siametik zetozen ontzi ugariak.
1511ko uztailean, Albuquerqueren agindupeko ontzidi portugaldar batek Malaka hiria bere egin, eta Espezien Uharteetara heltzeko igarobidea kontrolatzen hasi zen. Magallaes espedizio horren parte izan zen.
Amerikan zeharreko espedizioak 1519ra arte
Tordesillasko Itunaren ondorioz, Gaztelako biztanleek ez zuten eskubiderik Indietara hegoaldetik heltzeko. Espedizio ugarik, ez soilik gaztelauek, igarobide bat bilatu zuten Mendebaldetik, Amerika zeharkatuta. Modu horretan hasi ziren lurralde berriak eta izugarri handiak ezagutzen eta konkistatzen.
Fernando Magallaes
Emadazue eskuaira bat eta Ozeano Barerako igarobidea aurkituko dut”
Audientzia Gaztelako erregearekin
Berehala interesatu zitzaion proiektua 19 urteko monarka gazteari, eta portugaldarra ontzidiaren almirante izendatu zuen.
Prestaketa
Magallaes arduratu zen xehetasun guztiak prest egoteaz.
Koroak 5 ontzi zahar eskaini zizkien, eta horiek egokitzen ibili ziren Magallaesen begirada zorrotzaren gidaritzapean.
San Antonio
Kapitaina: Juan de Cartagena
Edukiera: 120 tona
Tripulazioa: 57 gizon
Trinidad
Kapitaina: Fernando Magallanes (Portugal)
Non eraikia: Bilbo
Edukiera: 110 tona
Tripulazioa: 62 gizon
Ontzi horretan, 28 urteko Antonio Pigafetta italiarra sartu zen, eta Magallaesek hari eman zion bidaiaren kronika egiteko ardura.
Tripulazioko beste kide bat Frantzisko Albo kontramaisua izan zen. Nabigazio-egunkari bat idatzi zuen, espedizioan egindako ibilbidea deskribatzeko .
Concepcion
Kapitaina: Gaspar de Quesada
Edukiera: 90 tona
Tripulazioa: 44 gizon
Kapitaina: Luis de Mendoza
Victoria
Non eraikia: Zarautz
Kapitaina: João Serrão (Portugal)
Santiago
Edukiera: 75 tona
Tripulazioa: 33 gizon
Portugalgo Koroa
Gaztelako Koroa
India
Gaztelauak
Portugaldarrak
Beste batzuk
Magallaesen konbikzioa
Historisches Museum Frankfurt museoan (Alemania) aurki dezakegun Schönerren lur globoa.
Argazkia: Historisches Museum Frankfurt museoa
Amerikako hegoaldeko lurmuturra eta Antartikaren antzeko hego lurralde bat banatzen dituen itsasartea. Akats baten ondorioz, Brasilie Regio izendatu zuen.
John Carter Brown Library
Espezien
Irla
MAGALLAES | ELKANO
Lurraren lehen zirkumnabigazioa
Tripulazioa
Historialariak ez datoz bat tripulazioaren kopuru zehatzei dagokienez.
1 | Ingalaterra
148 | Gaztela (Bizkaia: 21, Gipuzkoa: 8, Nafarroa: 3)
27 | Italia
9 | Ezezaguna
8 | Grezia
2 | Irlanda
1 | Malaysia
28 | Portugal
15 | Frantzia
5 | Flandria
3 | Alemania
Guztira,
gutxi
gorabehera,
247
Aurrekariak eta prestaketa
Espezien ibilbidea
Zerumuga berriak
Tordesillasko Ituna
Ibilbide portugaldarra
Amerikan zeharreko espedizioak 1519ra arte
Fernando Magallaes
Magallaesen konbikzioa
Audientzia Gaztelako erregearekin
Prestaketa
Tripulazioa
DOKUMENTAZIOA ETA KREDITUAK
(e)n ekoizpena
DOKUMENTAZIOA
(r)entzat
Primer viaje en torno del globo, Antonio Pigafetta.
Magallaes, Stefan Zweig.
Derrotero del viaje al Maluco, Francisco Albo.
Revista Española de Defensa – 361. zk – 2019ko maiatza.
Elkano Fundazioa.
www.rutaelcano.com | Munduari lehen itzulingurua.