Aita santua aukeraketa 2013: Jorge Mario Bergoglio, Frantzizko aita santua | EITB Aita santua aukeraketa
Frantzisko aita santua
Bergoglio, aita santu
Erredakzioa
Bilboko gotzainaren ustez, baliteke Frantzisko Loiolako Santutegian egon izana, jesuiten ordena han jaio baitzen.
Mario Iceta Bilboko gotzaina, ETBn egindako elkarrizketa batean. EITB
Mario Iceta Bilboko gotzainak Frantzisko aita santuaren (Jorge Mario Bergoglio argentinarra) izendapena "itxaropen keinua" dela, lehen pontifize latinoamerikarra eta jesuita delako.
"Oso pozik nago. Espiritu Santuak harritu egiten gaitu beti, eta ezusteak onak dira beti", adierazi du, Frantzisko aita santua San Petriren basilikako balkoian agertu eta minutu gutxira eskainitako prentsaurreko batean.
Benedikto XVI.ak uko egitea ezustekoa izan zen bezala, kardinalek Bergoglio ondorengo gisa aukeratu izana ere harritzekoa izan dela adierazi du Icetak.
Bilboko goitzainaren ustez, baliteke Frantzisko Loiolako Santutegian (Gipuzkoa) egon izana, jesuiten erlijio-ordena han jaio baitzen. Horren ildotik, pontifizeak Euskadiren "errealitatea" eta "berezitasunak" "oso ondo" ezagutzen dituela gaineratu du.
"Aita santua jesuita izatea oso pozgarria da guretzat. Ezen arraroa izango gure artean egon izana", esan du.
Icetak aita santu "gaztea" eskatu zuen, eta, horren haritik, aitortu egin du profil hori ez dela bete (Frantziskok 76 urte ditu), baina kardinalek beste ezaugarri batzuei eman dietela lehentasuna iritzi dio.
Bilboko gotzaina Bergogliorekin izan zen duela bost urte, baina, hala ere, ez duela ondo ezagutzen azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa