Aita santua aukeraketa 2013: Jorge Mario Bergoglio, Frantzizko aita santua | EITB Aita santua aukeraketa
Frantzisko aita santua
Profila
Erredakzioa
Buenos Airesen jaio zen, baina erro italiarrak ditu. Ingeniaritza kimikoa ikasi eta lizentziatu zen, baina ondoren abadetza aukeratu zuen eta Villa Devotoko apaiztegian sartu zen.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
76 urteko Jorge Mario Bergoglio, Buenos Aireseko artzapezpikua, Elizako 226. pontifizea izango da, eta historian aurreneko aita santu jesuita da. Nazioarteko komunikabideen arabera, Frantziskoren izena Frantzisko Asisen omenez aukeratu du Bergogliok.
Juan Pablo II.ak Bergoglio kardinal izendatu zuen 2001eko otsailaren 21an, eta San Roberto Belamino titulua eman zion.
Buenos Airesen jaio zen, baina erro italiarrak ditu. Ingeniaritza kimikoa ikasi eta lizentziatu zen, baina ondoren abadetza aukeratu zuen eta Villa Devotoko apaiztegian sartu zen. 1958ko martxoaren 11an Jesusen Konpainiaren nobiziatuarekin bat egin zuen, eta ondoren gizarte zientziak ikasi zituen Txilen.
1963an Buenos Airesera itzuli zen eta Filosofia ikasi zuen San Jose San Miguel ikastetxeko fakultatean. 1964tik 1965era literatura eta psikologia irakaslea izan zen Santa Feko Inmaculada Concepcion ikastetxean.
1967tik 1970ra teologia ikasi zuen San Migueleko San Jose ikastetxeko Teologia Fakultatean. 1969an apaiz izendatu zuten. Villa Barilarin nobizioen irakasle izan zen, San Miguelen (1972-1973). Era berean, Teologia Fakultateko irakasle, Probintziako kontsultari eta Arriba Ikastetxeko errektore izan zen.
80ko harmarkadan Alemaniara joan zen doktore-tesia bukatzeko, eta ondoren Kordobako elizan amaitu zuen, zuzendari espiritual eta fede-aitorle gisa.
1992ko maiatzaren 20an, Juan Pablo II.ak Aucako gotzain eta Buenos Aireseko laguntzaile izendatu zuen. Ekainaren 27an Antonio Quarracino kardinalak, Ubaldo Calabresi monsinoreak, nuntzio apostolikoak, eta Emilio Ogñenovich monsinoreak, Mercedes-Lujango gotzainak, apezpiku-ordenazioa eman zioten.
1997ko ekainaren 3an Buenos Aireseko artzapezpiku lagunkidea izendatu zuten eta Buenos Aireseko artzapezpiku bihurtu zen Quarracino kardinala 1998ko otsailaren 28an hil zenean. 2005eko azarotik 2011ko azarora Argentinako Gotzainen Biltzarreko presidentea izan zen.
Meditaciones para religiosos (1982), Reflexiones sobre la vida apostolica (1986) eta Reflexiones de esperanza (1992) liburuen egilea da, Vatikanoak azaldu duenez.
Frantziskok futbola maite du
Jorge Mario Bergoglio futbol zale amorratua da eta San Lorenzo Argentinako taldearen jarraitzailea dela onartu du behin baino gehiagotan.
Lorenzo Massa aitak Almagroko taldea sortu zuen 1908an.
Frantzisko aita santua apaindura gutxiko jesuita da. Buenos Aireseko auzorik txiroenak garraio publikoan bisitatzen zituela goraipatu du Gabino Uribarri Bilbao Comillaseko Unibertsitatearen Teologia Fakultateko irakasle jesuitak. Bergogliok auto ofizialik erabili ez duela nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa