Ekonomia
Lan-gatazka
Agentziak | EITB Media
Lan-hitzarmen berriaren negoziazioan "aurrerapausorik ez" dagoela ikusita deitu du lanuztea sindikatu abertzaleak. Europa Ligako finala San Mamesen jokatuko den egunean deitu dute greba, eta trenen, tranbien eta funikularren zerbitzuan izango du eragina.
Euskotreneko trenei, tranbiei eta funikularrei eragingo die grebak.
ELA sindikatuak greba deitu du Euskotrenen hilaren 21erako, asteazkenarekin, lan-hitzarmen berria eskatzeko. Hitzarmena 2024tik dago iraungita, eta negoziazioetan ez omen da aurrerapausorik egon.
Ohar bidez jakinarazi duenez, Euskotreneko trenei, Bilboko eta Gasteizko tranbiei eta Larreinetako (Trapagaran) funikularrari eragingo dio grebak. Guztira, 1.300 langile daude lanuztera deituta. Egun horretan San Mamesko estadioan jokatuko da Europa Ligako finala.
ELAren arabera, urtebete eta erdi daramate zuzendaritzarekin hitzarmen berria negoziatzen. "Ez da aurrerapausorik izan, zuzendaritzak ez duelako hobekuntzak negoziatzeko borondaterik".
Honakoak dira sindikatuaren (lehen indarra da konpainian, 18 ordezkarirekin) aldarrikapen nagusiak: KPIaren araberako soldata igoera kategoria eta postu guztientzat, asteburuen % 50etan atseden hartzea arautzea, bajak ordezkatzea eta 50 urtetik gorakoen lanaldia murriztea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar