18:05

Ekonomia

Gobernuaren erabakia

Pentsioak ez gaurkotzeko erabakia 'arduratsua' dela esan du Bañezek

Erredakzioa

"Lehentasuna defizitaren helburua betetzea da, eta Gobernuak erabaki zaila hartu du", onartu du ministroak, eta 1.000 eurotik beherako pentsioak % 2 igoko direla azpimarratu du.

  • Pentsioak | Fatima Bañezen Lan ministroaren adierazpenak

    Bañezek pentsioak ez gaurkotzearen alde egin du. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fatima Bañez Enplegu ministroak pentsioak azaroako KPI-rekin ez gaurkotzeko erabakiaren alde egin du, erabaki "arduratsua" baita Espainiak bizi duen momentu "zaila" ikusita. Bañezen hitzetan, lehentasuna Bruselasekin hitzartutako defizit publikoaren helburua betetzea da.

Kazetaritza Iberoamerikarraren VII. Kongresuaren itxieran egindako adierazpenetan, defizita betetzea krisitik ateratzeko bidea dela azpimarratu du.

Pentsioen inguruko erabakia Kataluniako hauteskundeen ostean hartu izanagatik galdetu diote Bañezi, eta honek esan du Rajoy azaroko KPI-aren datuaren ostean erabakiko zuela iragarri zuela. Inflazioaren datua ostiralean eman zuten: azarokoa % 2,9 da.

Defizitak du lehentasuna

"Lehentasuna defizitaren helburua betetzea da, eta Gobernuak erabaki zaila hartu du", onartu du ministroak, eta 1.000 eurotik beherako pentsioak % 2 igoko direla azpimarratu du.

Enplegu arduradunaren arabera, pentsiodunek Exekubiboaren "benetako" babesa dute, familia asko "aurrera ateratzen" ari direlako. " Gobernu honek ez die ahulenei tratu okerragoa ematen", aldarrikatu du Bañezek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena