Ekonomia
Pentsioak
Erredakzioa
"Espainiako Gobernuaren erabakiak aurrekontuetako helburuarekin erabat konprometituta dagoela erakutsi du", esan du Rehnek, pentsioak ez konpentsatzeko erabakiaren harira.
Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordea. EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Espainiako Gobernuak pentsioak ez konpentsatzeko hartutako erabakiak % 0,5eko eragina izango du BPGan, 2013an, Olli Rehn Economía Gaietako Europako komisarioak esan duenez.
"Espainiako Gobernuaren erabakiak aurrekontuetako helburuarekin erabat konprometituta dagoela erakutsi du", esan die Rehnek kazetariei.
Madrilen iragarpenak pentsioak ez direla konpentsatuko esan nahi du, azaroko inflazioarekin, 2013an % 2 igoko dira 1.000 euro baino gutxiagokoak.
Rehen hitzetan, erabaki horrek "aurrekontuetarako aurtengo helburuak betetzera langudko du, are eta gehiago datorren urtean". Halaber, 2013an "%0,5 inguruko eragina" izango duela BPGan gaineratu du.
Europako Batzordeak Espainiaren aurrekotuen egoera otsailean aztertuko du, eta kontuan hartuko ditu herrialdearen hazkuntza-aurreikuspenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa