10:47

Ekonomia

banketxeak

Lehia Batzordeak oniritzia eman dio BBVAk Sabadell erosteko eskaintzari: eta orain zer?

EITB Media

Batzordeak emandako baimena ez da irmoa, eta Espainiako Gobernuak du orain hitza. 3. fasea deritzo prozesuaren azken parte horri, eta baliteke irailean bukatzea.

  • Cuerpo Ekonomia ministroa, ministroen kontseiluko bileraren osteko agerraldi batean.

    Cuerpo Ekonomia ministroa, ministroen kontseiluko bileraren osteko agerraldi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ia urtebete. Iazko maiatzean egin zuen BBVAk Sabadell banketxea erosteko eskaintza oldarkorra, eta Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak 12 hilabete behar izan ditu kasik erosketa baimentzeko. Ebazpena, dena dela, ez da irmoa, eta Espainiako Gobernuak du azken hitza, zehazki, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak, baina auzia Ministro Kontseiluaren esku ere utz dezake. Lehiaren Batzordeak erosketari ezarri dizkion baldintzak aztertu beharko ditu Exekutiboak, eta nahi izanez gero, horiek gogortu. Dena dela, ez dago horren aurrekaririk. Espainiako Gobernuak bat-egiteak onartu ohi ditu. Epeak mugara eramanda, udazkenean heldu daiteke behin betiko onarpena.

Hauxe da, legeari erreparatuta, hemendik aurrerako egutegia:

- Batzordearen ebazpenarekin 3. faseari ekingo zaio. Erakundeak erabakiaren berri emango dio Carlos Cuerpok zuzentzen duen Ministerioari. Horrek 15 egun baliodun ditu, hots, maiatzaren 22ra arte, gaia Ministroen Kontseilura eramaten duen ala ez erabakitzeko.

- Sanchezen gobernua operazioaren kontra azaldu da hasiera-hasieratik, eta, beraz, pentsatzekoa da Ministro Kontseiluan aztertuko dutela gaia. Exekutiboak hilabete du horretarako. Horrenbestez, ekainaren 22ra arte du bere iritzia emateko. Interes orokorreko argudioak emanda, baldintzak gogortu ditzake.

- Horren ondotik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onarpen txostena eman beharko du.

- Behin betiko onarpena egiteko, 15-70 eguneko tartea dago, BBVAk zehaztu beharrekoa. Sabadellen akziodunen txanda izango da orduan. Zaila da data jakinak aurreratzea, baina litekeena da uztailean abiatzea, ia jarduerarik ez duen hilabetearen (abuztua) atarian.

- Hori horrela, prozesua katramilatzen bada eta Espainiako Gobernuak baldintza gehiago jartzen baditu, behin betiko ebazpena udazkenean heldu daiteke.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen