Ekonomia
Lan-gatazka
Agentziak | EITB Media
Adiskidetze-saioan itxi da akordioa, Bilboko Lan Arloko epaitegian. Epaitegian elkar ikusi aurretik, zuzendaritzak eta langile-batzordeak bilera izan dute LHKn, baina ez dira elkarrengana hurbildu.
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) musikariek Bizkaiko hiriburuan egindako protesta. Irudia: EITB
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) langileen-batzordeak bertan behera utzi ditu 'Mari Eli' zarzuelaren Arriaga Antzokiko emanaldiekin bat egiten zuten bi lanuzte partzialak, zuzendaritzak Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia negoziazioetan inplikatzeko hartutako konpromisoagatik.
Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, adiskidetze saioan lortu dute akordioa, Bilboko Lan Arloko epaitegian. BOS Fundazioak lanuzte horiek salatu zituen, "abusuzkoak" zirelakoan, grebak hirugarrenei eragiten zielako, kasu honetan Arriaga Antzokiari, musikari grebalariek "bahitu" gisa hartzen baitzuten.
Epaitegian elkar ikusi aurretik, zuzendaritzak eta langile-batzordeak bilera izan dute Lan Harremanen Kontseiluan (LHK), eta ez da inolako hurbilketarik egin.
Epaileak grebak izan ditzakeen "ondorioei" buruz ohartarazi ondoren, eta BOS Fundazioak Udala eta Aldundia (orkestra finantzatzen dute hiru-hirurek) negoziazioetan inplikatzeko konpromisoa hartu ostean, musikariek bihar, apirilak 30, eta ostegunean, maiatzak 1, egin behar zituzten bi lanuzte partzialak bertan behera uztea erabaki dute.
Horrela, Arriaga Antzokiak 'Mari Eli' Jesus Guridiren zarzuelaren bi emanaldiak iragarri ditu. Arriagaren ekoizpen propioa da, BBK Fundazioaren laguntzarekin, Jon Malaxetxebarriaren musika-zuzendaritzarekin eta Calixto Bieitoren eszena-zuzendaritzarekin.
Andrea Jimenez, Botond Odor, Gexan Etxabe, Fernando Latorre, Lara Sagastizabal, Christopher Robertson eta Julen Garcia dira ahots bakarlariak, eta Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ugaitz Alegria aktoreen, Bilboko Koral Elkartearen eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) laguntza izango dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa