12:08

Ekonomia

Langabezia

EAEko langabezia-tasa % 7an mantendu da lehen hiruhilekoan, 1.300 langabe gutxiago zenbatuta

EITB Media

Emakumezko langabeen tasa sei hamarren jaitsi da, % 7,1era, eta gizonezkoena, aldiz, lau hamarren igo da (% 6,8). Gazteen langabezia tasa % 13koa da, tasa orokorraren halako bi, gutxi gorabehera.

  • Bi pertsona, lanean, EAEko enpresa batean.

    Emakume langabeen tasa sei hamarren jaitsi da, % 7,1era. Artxiboko argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurtengo lehen hiru hiruhilekoa % 7ko langabezia tasarekin itxi du Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE), aurreko hiruhilekoan baino 1.300 langabe gutxiago zenbatuta, Eustat Euskal Estatistika Institutuak bildutako datuen arabera. Landunen kopuruak, ordea, behera egin du (5.400 pertsona gutxiago), eta jarduera-tasa (16 urteko eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuta) % 56ra iritsi da 2025eko lehen hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren txikiagoa izan da).

Hori horrela, langabeen kopurua 74.300ekoa izan da eta landunena 991.500era iritsi da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (2024ko azkena), behera egin du langabeziak emakumeen artean. Emakumezko langabeen tasa sei hamarren jaitsi da, % 7,1era, eta gizonezkoena, lau hamarren igo (andrazkoena baino baxuagoa da, dena den, % 6,8koa). Gazteen (16-24 urte) langabezia-tasa bere horretan mantendu da: %13.

Lurraldeka, eta iazko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Araban besterik ez da jaitsi langabezia, zortzi hamarren (% 6,1ekoa da tasa, horrenbestez). Bizkaiko eta Gipuzkoako langabezia tasa % 8koa eta % 5,7koa da, hurrenez hurren (ez da gorabeherarik izan). 

Jarduera-tasari dagokionez, behera egin du hiru lurraldeetan, batez ere Gipuzkoan. Dena dela, lurralde horrek du okupazio-tasa altuena (% 72,8), eta ondoren daude Araba (% 71,1) eta Bizkaia (% 69,3).

Sektoreka, landunen kopuruak behera egin du zerbitzuen sektorean (-% 1,2) eta Lehen Sektorean (-% 5,9). Aitzitik, gora egin du Eraikuntzan (% 2,8) eta Industrian ( % 1,2).

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen