Ekonomia
Azaroko datu aurreratuak
Erredakzioa
Urtetik urterako inflazioak azken lau hileetan gora egiteko zuen joera hautsi du.
Espainiako Estatistika Institutuak azaroko datuak aurreratu ditu. EITB.
Urtetik urterako inflazioak behera egin du azaroan eta % 2,9an da, urriko datuekin alderatuta sei hamarren jaitsita. Jaitsiera horretan eragin handia izan du erregaien prezioaren beherakadak, Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera.
Behin betiko datua abenduaren 13an emango dute, eta, aurreikuspenak baieztatzen badira, urtetik urterako KPIk hobera egin duela adieraziko luke; izan ere, urrian % 3,5era iritsi zen, 2011ko maiatzetik izandako altuena.
Espainiako Estatistika Institutuak KPI armonizatuaren datuak ere eman ditu. Indize horrek prezioen garapena neurtzen du Euroguneko herrialde guztietan baina metodo berberari jarraituta. Azken datuen arabera, beraz, azaroan, urtetik urterako inflazioa % 3an da, aurreko hilean baino bost hamarren baxuago.
Inflazioaren beherakadak azken lau hileetan gora egiteko joera hautsi du. KPIk, hala ere, ez da abuztutik asko aldatu, orduan % 2,7an baitzegoen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa