Ekonomia
LAN ISTRIPUAK
Agentziak | EITB Media
Laneko Segurtasun Osasunerako Euskal Erakundeak emandako datuen arabera, urtea hasi zenetik zazpi behargin hil dira, eta 46 larri zauritu.
Gipuzkoan urtarrilean gertatutako lan heriotza baten lekuaren argazkia. EITB Media
Laneko baja eragin duten 9.755 lan istripu jaso dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urtea hasi zenetik, hots, iazko epe berean baino % 13 gutxiago (1.482 baja gutxiago). Hala, batez beste, eguneko 108 baja erregistratu ditu Osalanek, Europa Press albiste agentziak bildutako datuen arabera.
Urtarriletik martxorako tartean, zazpi langilek galdu dute bizia lanean ari zirela, iazko epe berean baino bost gutxiago. Horrez gain, 46 beharginek zauri larriak izan dituzte (2024ko lehen hiruhilekoan baino 20 gutxiago).
Datuok honakoei egiten diete erreferentzia: lantokian izandako ezbeharrak, joan-etorrietan jazotakoak eta berriz gaixotzeak. Lantokian zein 'in itinere" gertatutako istripuek behera egin dute, iazko datuekin alderatuta betiere. Ezbehar larri gehienak beharlekuan gertatzen dira; are gehiago, zazpi lan heriotzak bertan jazo dira, baita 41 lan istripu larri ere.
Zerbitzu sektorean izan dira istripu gehien (4.337 baja); Industrian, ondoren (2.729), Eraikuntzan (964) eta Lehen Sektorean (123).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa