Ekonomia
EUROGUNEA
AGENTZIAK | EITB Media
Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak ohartarazi du nazioarteko gerra komertzialek Euroguneko ekonomiari kalte nabarmena egingo dietela.
Christine Lagarde, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Interes-tasak oinarrizko 25 puntu jaitsiko ditu Europako Banku Zentralak (EBZ). Hala, gordailu-erraztasunaren tasa % 2,25ean kokatu du, birfinantzaketa-eragiketa nagusiena % 2,40an eta mailegu-erraztasuna % 2,65ean.
Gobernu Kontseiluak inflazio-aurreikuspenen balorazioak, azpiko inflazioaren dinamikak eta diru-politikaren transmisioaren sendotasuna kontutan hartuta hartu du erabaki hori.
"Desinflazio-prozesuak aurrera jarraitzen du. Inflazioak eboluzionatzen jarraitu du, EBZko adituek espero bezala, eta inflazio orokorra zein azpikoa martxoan murriztu ziren", aurreratu du EBZk.
"Soldaten hazkundea moteltzen ari da, eta irabaziak, hein batean, arintzen ari dira soldata-igoerek inflazioan duten eragina, nahiz eta handiak izan", gaineratu du.
Hala ere, erakundeak ohartarazi du merkataritza-tentsioek eragin negatiboa izango dutela euroaren eremuko aurreikuspen ekonomikoetan: "Euroguneko ekonomiak erresilientzia apur bat pilatu du munduko nahasmenduei aurre egiteko, baina hazkunde aurreikuspenak okertu egin dira merkataritza-tentsioen gorakadaren ondorioz".
EBZren iritziz, ziurgabetasun handiago batek etxeen eta enpresen konfiantza murriztu lezake, eta "litekeena da" merkatuek merkataritza-tentsioei ematen dieten erantzun "kaltegarri eta aldakorrak" finantzaketa-baldintzak gogortzea eragitea. "Faktore horiek euroaren eremuko aurreikuspen ekonomikoak oztopa ditzakete", ohartarazi du.
Nolanahi ere, EBZko Gobernu Kontseilua prest agertu da epe ertainean inflazioa % 2an egonkortzen dela ziurtatzeko, eta erabakiak bileraz bilera hartzeko konpromisoa hartu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa